31 agosto, 2009

Gorputzarekin sentitu!!

- Ukimenari esker laztan goxoak eman ditzakegu, gure lagunak eta ingurukoak ikutu eta laztandu ahal ditugu gure maitasuna adieraziz.
Klaseko kide bati laztanak egin eskuan edo besoan eta gero berak zuri egin diezazula.
- Entzumenari esker soinu desberdinak bereizten ditugu. Hitz goxoak entzun ahal ditugu eta musika ere bai. Belarriak ez dira soilik belarritakoak eramateko.
- Usaimenari esker loreen edo janari desberdinen usainak antzematen ditugu. Hau zorte gurea, sudurrarekin egin dezakeguna!!
- Dastamenari esker bereizten ditugu zapore desberdinak. Ahoa oso organo sentibera da eta horren barrua mihia dago.
- Ikusmenari esker gure inguruko pertsonak, gauzak, koloreak, paisaiak ezagutu eta bereizten ditugu. Gure begiek inguruan dugun errealitatea hurbiltzen digute. Imaginatu nolakoa izango litzatekeen zure bizitza ikusmenarik gabe.

No hay comentarios:

Publicar un comentario